Ir al contenido principal

Ir a la p�gina de inicio del Museo Maritimo de Bilbao

Albistea

Atyla Itsas Museora iritsi da

03/05/2015

Datorren maiatzaren 3an Atyla ontzia Europako Iparraldera abiatuko da. Alde egin aurretik, arratsalde horretan sarrera dohain izateaz gain, Atylako eskifaiak, urdaiazpiko dastaketa bat antolatu du (17etatik 18 etara), Embutidos la Hoguera enpresaren eskutik, ontzia agurtzera etorri nahi duzuen guztiontzat. Gainera, egun berean, arratseko 17:00etan, urdaiazpiko mozketaren erakustaldi bat eskainiko da.

Datorren maiatza bitartean, Atyla itsasontzia Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko
kaietan egongo da.

Goleta ontzia Museoarekin elkarlanean arituko da jarduera didaktiko eta enpresentzako ekitaldien antolaketan.

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak eta armadoreak sinatutako akordioarekin, ATYLAk operazioetarako Museoan kokatu du bere portu basea, Museoko jardueretan ere parte hartuko duelarik.

 

ATYLA eskola ontzia
ATYLA nazioarteko eskola ontzia, bi mastadun itsasontzi klasikoa da, 31 m-ko luzera eta 7m-ko zabalerarekin. Eskuz eraiki zuten 1980 eta 1984 artean eta gaur egun, Europan barrena nabigatzen du bela formazioa eskainiz. Euren helburuetariko bat belazko nabigazioaren bidez oinarrizko gaitasunak irakastea da, hala nola adorea, komunikazioa eta talde lana. Jarduera hauek edozeini zabalduta daude eta ez solilik marinel bilakatu nahi dutenei. Izan ere, ATYLAn ontziratzeko ez da beharrezko itsasoan esperientzia izatea.
1953an Sorian, Esteban Vicente Jimenezek, piraguista profesionala berau, amets bat izan zuen: egurrezko ontzi bat eraikitzea. Munduari bira ematea ahalbidetuko zion ontzi sendo bat.
Soria eta kostaldearen arteko 250 km-tako distantzia, Estebanentzako ez zen eragozpen izan 1980an ontzia diseinatzen hasteko erriberako arotzen estandarrak jarraituz. Francisco Lasa Echarri itsas ingeniariak proiektua baimendu ondoren, hainbat lagun eta boluntarioen laguntzarekin ontziaren eraikuntza hasi zuten. Barrukaldea eta mastak Vinuesako egurrez zizelkatu zituzten eta kroskoa iroko egurrez eraiki zuten. Ondoren, 6 kamioi handitan egurrezko pieza guztiak Lekeitiora garraiatu zituzten. Lekeition eraikiko zuten ontziaren zatirik gehiena eta bertan uretaratu zuten 1984ko maiatzaren 15ean.

Atyla Ordutegia:
Ontzia bisitatzeko ordutegia:
Asteazkenetik ostiralera, 12.00etatik 14.00etara
Larunbata, igande eta jai egunetan 12:00etatik 14:00tara, eta 17:00etatik 19:00etara.
Astelehenetan itxita
Prezioa:
Museoko sarrerarekin dohainik .
Ikastaroak Bilbon:
Museoa eta ATYLA bilbotarrentzat jarduerak prestatzen ari dira, Bilbon igaroko duten hilabeteetan burutzeko. Eskuz eraikitako egurrezko belaontzi bat denez, jarduera hauen artean seguraski erriberako aroztegi eta belen josketa ikastaroak ere eskainiko dira. Ikastaro hauek publikoarentzat zabalik egongo dira eta egingo dituzten piezak ATYLAk munduan zehar nabigatzeko erabiliko ditu.
Bestelako jarduerak:
Itsasontziak harrera, enpresa ekitaldi eta team-building seminarioak antolatzeko gune aproposak eskaintzen ditu.

Informazio gehiago:
Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa
Tfnoa. 94 608 55 00

Barco Escuela ATYLA
www.ATYLA.org
Tfnos. 690 082 882 / +44 740 8833 730 / +49 179 603 6683

Material gráfico del barco (incluyendo el mapa de la ruta):
http://goo.gl/03A8bC



MUSEO MAR�TIMO RIA DE BILBAO

Muelle Ram�n de la Sota, 1 48013 Bilbao Telf. 94 608 55 00
info@museomaritimobilbao.org