Ir al contenido principal

Ir a la p�gina de inicio del Museo Maritimo de Bilbao

Albistea

Paseo gidatua Itsasadarrean

12/06/2015

"Itsasadarraren pertsonalitateak" zikloari amaiera emanez, Bilboats ontzian itsasaldia antolatu dugu Itsasadarrean barrena, gogoratu eta balioan ipini ditugun pertsonai guzti horien lan eta jardueren eremua: Ramón de la Sota, Aznar familia, Vicinay familia, Francisco Aldecoa, Martínez de las Rivas, Horacio Echevarrieta eta Jose Manuel Sendagorta enpresa gizon handi eta Evaristo de Churruca eta Alberto de Palacio profesional bikainak.

Paseoaren gidari Iñaki Uriarte arkitektoa izango da, Bilbo eta Itsasadarraren inguruko industria, arkitektura eta paisaiaren memoriaren jakitun dena eta jadanik hainbat ibilaldi gidatu burutu dituena. Aurreikusitako eguna datorren ostirala, ekainaren 12a da, arratsaldeko 19.00etan, Museoan bertan.

Paseo

 

Izen ematea:

 

Paseo gidatuan parte hartzeko tiketa Museoan erosi ahal izango da ekainaren 3tik aurrera, plaza guztiak agortu arte.

Prezioa: 6€/pertsonako. Museoko Lagunak dohainik.

Plaza mugatuak.


MUSEO MAR�TIMO RIA DE BILBAO

Muelle Ram�n de la Sota, 1 48013 Bilbao Telf. 94 608 55 00
info@museomaritimobilbao.org