Ir al contenido principal

Ir a la p´┐Żgina de inicio del Museo Maritimo de Bilbao

Karola, Euskalduna ontzioletako garabi indartsua

1900etik 1985era, 300 itsasontzi handi baino gehiago eraiki zituen Euskalduna ontziolak. Horietako batzuk Euskal Herriko altzairuzko lehen itsasontziak eta lehen lurrun-ontziak izan ziren.
Ontziolak 90.000 m▓ inguru hartzen zituen, eta Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa dagoen lekuan egon zen.
Egun, Karola da, dikeekin eta bonba-salarekin batera, ontziolaren azken testigantza fisikoetako bat. Bizitzaz beteriko espazio hartan, 2.000 langilek baino gehiagok egiten zuten lan.

Tailer didaktiko honen bidez, honako gai hauek landuko dituzte Lehen Hezkuntzako ikasleek:
Zergatik deitzen da Karola Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko garabi gorria? Zein kolore izan zuen, gorria izan aurretik? Zertarako erabiltzen zen? Zenbat pisu altxatzen zuen? Zer da ontziola bat? Zer da itsasontzi bat uretaratzea? Zenbat ontzi eraiki zituzten Euskalduna ontziolan? Nolakoak izan ziren ontzi horiek?
Galdera horiek eta beste batzuk argitzeko, pisten jolas bat egingo dugu erakusketa iraunkorretik; azkenik, Euskalduna ontziolako itsasontzi baten uretaratzearen maketa egingo dugu.


Informazio gehigarria

Hezkuntza-etapa: Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloak (8-12 urte)
Ordutegia: 2 ordu
Iraupena: asteartetik ostiralera (10:00-14:00)
Antolaketa: 15 gutxienez, eta 25 gehienez (talde bakoitzeko). 3 talde gehienez aldi berean (75 gutxi gorabehera)
Tarifa (BEZa barne): 3,5€/ikasleko, eta taldeko arduradunak doan
Erreserbak: Tel. 946085512
Informazio +: info@museomaritimobilbao.org






MUSEO MAR´┐ŻTIMO RIA DE BILBAO

Muelle Ram´┐Żn de la Sota, 1 48013 Bilbao Telf. 94 608 55 00
info@museomaritimobilbao.org