Ir al contenido principal

Ir a la p´┐Żgina de inicio del Museo Maritimo de Bilbao

Fundazioaren Historia

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa 1996. urtean sortu eta izen bera duen irabazi asmorik gabeko Fundazio pribatuak egindako lanaren emaitza da. Erakundea itsasoari eta, zehatzago esateko, Bilboko itsasadarrari loturiko pertsona talde baten ahaleginaren ondorioz sortu zen. Fundazioaren eta etorkizuneko museoa sortzearen helburua zen historian zehar itsasadarreko, Bilboko portuko eta Bizkaiko itsaso-jarduerek pilatutako kultura-ondarearen ikerketa, babesa eta hedapena sustatzea.

 

Urtebete pasa ondoren, 1997. urtean, Patronatua eratu zen, Bilboko esparru publiko eta pribatu nagusietako ordezkariek osatutakoa. 1999an zehar museoaren Babes eta Mezenasgo Egitasmoa jarri zen martxan; Fundazioaren Patronatuko kide ziren enpresa eta erakundeak jadanik programan sartuta zeuden.


Museoaren azalera 27.000m▓-koa da. Erakusketa-lekua eraikinaren kanpoaldean eta barnealdean banatzen da. Espazio ireki handian, dikeetan, erakusketaren zati garrantzitsu bat dago, itsasontziak alegia. Museoaren barruan, erakusketa hiru gai nagusiren inguruan dago antolatuta: itsasadarraren ingurune fisikoa, Bilboko eta inguruetako merkataritzaren bilakaera eta, azkenik, itsasontzigintzaren garapena Bilboko itsasadarrean. Era berean, Museoak aldi bateko erakusketak antolatzeko espazio zabala du, eta horiek erakusketen eskaintzaren osagarri dira.



MUSEO MAR´┐ŻTIMO RIA DE BILBAO

Muelle Ram´┐Żn de la Sota, 1 48013 Bilbao Telf. 94 608 55 00
info@museomaritimobilbao.org