Ir al contenido principal

Ir a la p�gina de inicio del Museo Maritimo de Bilbao

Aurkezpena

Ongi etorri Bilboko Itsasadarra Itsas Museora, Bilboko portuaren eta itsasadarraren bidez itsasoko abentura zoragarrira hurbilduko zaituen behatoki pribilegiatura.

Museoa Euskalduna ontziolak zeuden lekuan dago kokatuta, Bilboko itsasadarraren ezkerraldean. "Sociedad Euskalduna de Construcción y Reparación de Buques" sozietatea 1900. urtean sortu zen. Horrek, Euskal Herrian itsasontzigintza zibil modernoaren hasiera ekarri zuen. Urteetan gailurrean egon ondoren, Euskaldunak itxi egingo zela iragarri zuen 1984. urtean.

Bilboko itsasadarrak aldaketa ikusgarria izan du azken urteetan. Berriz ere protagonista bihurtu da, oraingoan atsedenerako eta aisialdirako leku bezala. Hiria eta eskualdea sustatzeko elementua izateaz gain, Museoaren helburua Bilboko itsasadarrean eta horretatik bizi izan diren gizon eta emakumeen historia, kultura eta nortasuna babestea eta hedatzea da; Bilboko itsasadarra itsasoko tradizioari estu lotuta dago.


Ontzira zaitez gurekin!



MUSEO MAR�TIMO RIA DE BILBAO

Muelle Ram�n de la Sota, 1 48013 Bilbao Telf. 94 608 55 00
info@museomaritimobilbao.org