Ir al contenido principal

Ir a la p�gina de inicio del Museo Maritimo de Bilbao

BelaKluba

"ITSASO" BAT NABIGAZIORAKO ESKALAZKO BELAONTZIAK NABIGATZEKO


BelaKluba jaio da, munduko nabigazio klub "txikiena eta jendetsuena" izateko asmoa duena. Euskaldunako Jauregiko lakua, "Bizkaiko Itsasoan" bihurtuko da asteburuetan, eskalazko belaontzien eta ontzien nabigaziorako badia bat, non Bizkaiko eta Bilboko ume guztiak gozatu ahal izango duten.


Munduko beste hiruburuetan bezala- New Tork, Sydney edo Paris- Bilbo antzinako"joku" honetara jolasteko aukera eskainiko du ere. "Umeak eta familiak protagonista bakarrak izango dira". Izan ere umeak izango dira, bazkide titularrak: helduak txikiengatik "lagunduta" bakarrik parte hartu ahal izango dute.


"Aire zabaleko joku hau sustatzea da helburua, ikutu, mugitu, haizea sentitu, eta batera lan egitea eskatzen duen jokua. Hirian jolasteko leku bat berreskuratzea da, ordenagailuen pantaila, mobilak eta kontsolaz haratago". Norberaren ontziekin edo prezio txiki baten truke -5 eta 9 euro- klubak bazkideentzat alokatzeko jarriko duen ontzi batekin nabigatu ahal izango da. Informazio guztia, bazkide egiteko prozedura edo erreserba bat egiteko pausuak (beharrezkoa nabigazioa ahalbidetzen duen aforoa mantendu ahal izateko) www.belakluba.eus webgunean eskuragai egongo da.

 


Bilboko Itsas Museoa BelaKlubako zati garrantzitsua izango da. Alde batetik, bazkideak Museoko lagunen programan parte hartzeko aukera izango dutelako, eta bestetik, Museoan urte osoan zehar klubeko mintegiak, tailerrak, jolasak eta hitzaldiak izango direlako.
BelaKlubaren sorrera, Itsas Museoa, Euskalduna Jauregia, Bilboko Portua eta ItsasLife, nabigazio eta itsasoaren zale amorratuez osaturiko elkarteari esker posible izan da.

 


Jarduerak

2018ko abenduaren 16an

Eskarmentu handiko nabigatzailea den Unai Basurkok, masterclass bat eskainiko du, ume eta bere gurasoentzat. Bertan, umeek zein gurasoek belazko nabigazioaren sekretuak deskubrituko dituzte kirol hau praktikatzen hasteko. Gero, Euskaldunako lakura joango dira eskalazko belaontziekin, ikasitako guztia praktikan jartzeko.

Jarduera honetan izena emateko: info@belakluba.eus edo 94 608 55 00.

*Plaza mugutuak



MUSEO MAR�TIMO RIA DE BILBAO

Muelle Ram�n de la Sota, 1 48013 Bilbao Telf. 94 608 55 00
info@museomaritimobilbao.org