Ir al contenido principal

Ir a la p�gina de inicio del Museo Maritimo de Bilbao

Zeregina, ikuspegia eta balioak

Misioa:

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa irabazi asmorik gabeko fundazioa da, eta Bilboko Itsasadarrean eta bertako itsas zein portu jardueran du ainguraleku kontzeptuala. Bilboko Itsasadarrari lotutako ondarea zaintzeko eta zabaltzeko lana egiten dugu, bai eta etorkizunean balioak eta nortasuna proiektatzeko ere, kalitatezko eta balio anitzeko kultura- eta hezkuntza-eskaintzaren bidez.

 


Ikuspegia:

2020. urtean, Bilbo Handiko herritarrek maite duten museoa izatea nahi dugu, bai eta Itsasadarreko topaleku kultural gisa sendotzea ere. Zehazki, honakoak dira gure helburuak:

 

  
- Bizkaitarrentzako ezinbesteko bisita izatea, eta Euskadira turismoa erakartzen duen lekuetako bat izatea, Bilboko iragana, oraina eta etorkizuna ulertzeko

100.000 bisitari

- Itsasertzeko udalerrietako ikastetxeentzako nahitaezko erreferentzia izatea

10.000 haur

- Itsasadarreko itsas, industria, kultura eta kirol jarduerekiko lotura emozionala duten pertsonak proiektuan sartzea

1.000 lagun

- Nazioarteko interesekoak diren aldi baterako erakusketak Bilbora ekartzea

100 kolaboratzaile
10 itun beste itsas museo batzuekin

- Ikerketarako jarduera sustatzea
- Aurrekontuan egonkortasuna lortzea, museoaren aukerekin eta kalitatearekin bat egiten duena

10 proiektu 5 urteko epean

... Era berean, zelaigune erakargarria inauguratu nahi dugu kanpoaldean, Itsasadarreko kulturako eta aisialdiko topalekua bilakatu dadin.


Balioak:

Profesionala, sortzailea, benetakoa, hurbila eta entretenigarria.


Ardatz estrategikoak:

1. Eskaintza erakargarria eta arretarako maila bikaina garatzea, herritar eta bisitarientzat.
2. Estrategia definitzea, kanpoaldeko zelaigunearen erabilera aktibatzeko eta errentagarria bihurtzeko.
3. Plan indartsua sortzea, komunikaziorako, marketinerako eta erakundeen arteko harremanetarako, bai eta gizartearekiko harremanetarako ere.
4. Estrategia definitzea, estrategiari egonkortasuna ematen dioten finantziazioa eta funtsak erakartzeko iturrietara iristeko.
5. Taldea, barruko antolaketa eta plangintza sustatzea.


Ardatz horietatik 31 proiektu sortu dira, eta hiru eremutan sailkatzen dira, lortutako aurrekontu-aukeren arabera.

 



MUSEO MAR�TIMO RIA DE BILBAO

Muelle Ram�n de la Sota, 1 48013 Bilbao Telf. 94 608 55 00
info@museomaritimobilbao.org