Ir al contenido principal

Ir a la p´┐Żgina de inicio del Museo Maritimo de Bilbao

Ukipen-pantaila interaktiboa Itsas Museoan

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin batera, Museoaren erreferentzia-errekurtso bihurtu eta Bilboko Itsasadarraz modu erakargarri eta berritzaile batean birtualki gozatzeko aukera ematen duen ukipen-pantaila interaktibo bat sortu du.

Softwarea, Itsasadarraren iragan marinelean oinarritzen da antzinako gizartea gaur egungoarekin lotzeko, Erriberako emakumeak, ontziolak, lan aukeragaitik erakarritako gizarte multikulturala, oparotasunaren sinonimo izan ziran euskal biztanleriaren zati batentzako. Bilakaera, ontziolen eta Artiach-en itxiera, Uribitarteko pasealeku eta Museoen sorrera eta laster, Erribera eta Zorrotzaurreren berritzearekin etorriko da.
Aldaketa bizkor hauek, hiri eta herri baten memoria historikoa eta bere nortasuna jartzen dute arriskuan. Guzti honegaitik, teknologia berriak ezinbestekoak bihurtzen dira bertoko hizkuntza bultzatzeaz gain, hiriaren iragana eta etorkizuna bildu eta bilbotar eta euskal herritarren kultura propioaren balioa ezagutarazteko.

Software honen garapena, guztiz berritzailea da, museologia bezalako ingurune profesionaletan erabat ezohizkoak bait dira euskara hutsean garatutako softwareak.




MUSEO MAR´┐ŻTIMO RIA DE BILBAO

Muelle Ram´┐Żn de la Sota, 1 48013 Bilbao Telf. 94 608 55 00
info@museomaritimobilbao.org