Ir al contenido principal

Ir a la p�gina de inicio del Museo Maritimo de Bilbao

BILBOKO ATHLETIC CLUB

Athletic Club futbol talde bat baino askoz gehiago da: bizitza ulertzeko modu bat da, bertakoa izatearen harrotasuna. Horregatik bizi dute zaleek halako grinarekin. Partida dagoen egun batean hirira etortzen bazara, ikusiko duzu zein giro aparta sortzen den San Mames inguruan eta Pozas kalean; ikuskizun paregabea, benetan.
Futbola maite baduzu, gainera, Ibaigane jauregia bisita dezakezu. Bilboren erdigunean dago, euskal estilo berrikoa da, eta Athletic Clubaren egoitza ofiziala. Athletic-en Museoak hunkitu egingo zaitu, garaikurren eta aldi baterako erakusketen aretoarekin. Eta, noski, parte hartu ahal izango duzu San Mames zelaira egindako bisitaldi gidatu batean. "Futbolaren katedrala" izenaz ezaguna, "lehoiek" bertan jokatzen dute. Jokalari bat bezala sentituko zara, bere zoko ezezagunetan zabiltzala, aldageletan, eta aulkian eserita, jokalari bat bazina bezala.

www.losotros18.com

(© www.losotros18.com)

 




MUSEO MAR�TIMO RIA DE BILBAO

Muelle Ram�n de la Sota, 1 48013 Bilbao Telf. 94 608 55 00
info@museomaritimobilbao.org